OSASUN MENTALA

HAURTZAROAN

Haurtzaroan osasun mentala zaintzea funtsezkoa da ongizate emozionalerako, bai etorkizunean gerta daitezkeen egoerei aurre egiteko edo horietara egokitzeko beharrezkoak diren tresnak eta trebetasunak ikasteko ere. Emozioei buruz hitz egitea eta beharrak adieraztea garrantzitsua da, besteak beste,  egonkortasun emozional egokia izateko.

PROFESIONALEN KONTSEILUAK

OSASUN MENTALA

NERABEZAROAN

Nerabezaroak aldaketa fisiko, emozional eta sozial handiak dakartza. Funtsezko aldia da ohitura sozialak eta emozionalak garatzeko, eta, beraz, garrantzitsua da emozioei buruz hitz egin ahal izatea eta beharrak adieraztea, eta, beharrezkoa izanez gero, laguntza eskatzen jakitea.

GAZTE NERABEEN TESTIGANTZAK

EVENTO

SLACKLINE

Joan den urriaren 21ean, Foru Plazan, slackline ikuskizuna Eder Álvarez funanbulistaren eskutik, eta oreka- eta malabare-lantegiak haurrentzat.

Erortzen bazara ere, dena ikastea da; nahikoa da altxatzea, kontzentratzea eta erlaxatzea, beste aldera iristeko. Ez galdu!

EZAGUTU

KUTXA MISTERIOTSUA EZKUTATZEN ZUELA

Urriaren 20an, 19:00etan Loma Jeneralaren plazan ikigaiko neskek ikuskizun ederra egin ziguten gure osasun mentala zaintzearen garrantzia aditzera emateko.

Agenda

Atal honetan, osasun mentalaren zaintzarekin zerikusia duten ekitaldiei buruzko informazioa kontsulta dezakezu.

JARDUNALDIA - “Kontuz! nortasuna eraikitzen” II. jardunaldiak

Haurrak eta nerabeak zertan oinarrituta ari dira nortasuna eraikitzen?

Goizeko jardunaldia profesionalentzat; arratsaldekoa, familientzat eta komunitatearentzat.

Noiz

Urriak 3

Iraupena

Goizez, 09:15-14:00

Arratsaldez, 16:30-19:00

Lekua

Europa biltzar jauregia

JARDUNALDIA - Autolesión, ¿qué es y cómo podemos ayudar?

Juan Faura – Psikologian doktorea, osasun psikologoa, ikertzailea, eta autolesio, suizidio eta hirugarren belaunaldiko terapien arloetan aditua. Sociedad Internacional de Autolesión elkarteko lehendakaria. Goizeko jardunaldia profesionalentzat; arratsaldekoa, familientzat eta komunitatearentzat. Sarrera librea, lekuak bete arte

Noiz

Urriak 16

Iraupena

Goizez, 09:30-14:00

Arratsaldez, 17:00-19:00

Lekua

Goiuri jauregia

"Erlaxatzen ikasi. Antsietatearen kudeaketa“ LANTEGIAK

18 urte arteko neska-mutilei zuzendutako lantegi hauetan zenbait trebetasun eta estrategia landu eta sustatu nahi dira, erlaxazio- eta arnasketa-teknikak baliatuz, bai eta pentsamenduak gobernatzekoak ere, antsietatea kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, parte hartzaileek eguneroko bizitzan praktikan jartzerik izan ditzaten, eta gero beldurrak, ziurtasun ezak eta abarrak adierazi ahal ditzaten.

Noiz

Urria – abendua

Lekua

Ikastetxeak

HITZ OSASUNGARRIAK 2023

Ipuinak sortzeko lantegia (haurrek idatzi eta ilustratutako ipuinak).

Noiz

Urria – Abendua

Lekua

Ikastetxeak

ANTZERKI FORO DIGITALA

Nerabeen osasun mentalari buruz kontzientziatu eta sentsibilizatzeko lantegia, arte eszenikoak, teknologia mugikorra eta hiri-espazioa uztartuta.

 

Noiz

Azaroa – Abendua

Lekua

Ikastetxeak

BOTA BEGIRADA BAT

BALIABIDEEI

Atal honetan, osasun mentalaren zaintzarekin lotutako baliabideei buruzko informazioa kontsulta dezakezu.

Psikoaholkularitza, gazteentzako aholkularitza psikologikoa

Konfidentziala eta doakoa 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, orientazioa eta laguntza aurkitzeko lekua.

Gurasoentzako eta hezitzaileentzako aholkularitza psikologikoa

Orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua helduentzat, psikoasexorian artatzen ari den gazte baten erreferenteak badira.

Adizioak: baliabideak Gasteizen gida

Informazioa adikzioei buruz eta aholkularitza-, prebentzio-, tratamendu- eta gizarteratze-baliabideei buruz.

Apustuekiko eta ausazko jokoekiko mendekotasuna: jokoaren erabilera eta abusua

Jokoarekiko mendekotasunaren aurkako sentsibilizazio-ekintzei eta hainbat laguntza- baliabideri buruzko informazioa.

Jarduera fisikoa eta osasuna

Ekipamendu, instalazio eta planei buruz informazioa eta jarduera fisikoak osasunean dituen onurei buruzko gomendioak.

Krisian dagoen pertsonaren ingururako osasun mentaleko gida

Psikikoki sufritzen duen subjektuaren ingurune hurbiletik egin daitezkeen jarduketetarako gomendioak.

024. Jokabide suizida artatzeko telefonoa

Pentsamenduak, ideiak edo jokabide suizidak izateko arriskua duten pertsonei eta haien senideei eta hurbilekoei laguntzeko telefono-linea.

Hezkuntza-eremuan jokabide suizida prebenitzeko, esku hartzeko eta geroratzeko estrategia.

Jokabide suizidari buruzko oinarrizko informazioa eta ikastetxeentzako orientabideak biltzen dituen gida.

Hautsi ditzagun buruko gaixotasunari buruzko mitoak

Gaixotasun mental duten pertsonen eta senideen elkarteen Euskadiko Federazioaren triptikoa.

Osasun mentala Osakidetza

Información sobre diferentes enfermedades mentales, síntomas y tratamientos.

Gazteei zuzendutako informazio-pilulak

hainbat egoeratan informatzeko eta laguntzeko.

Osasun Sailaren Osasun Mentaleko Estrategia (2023-2028)

Euskadin buru-nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien arreta hobetzeko printzipioak, helburuak eta ekintza-ildoak jasotzen dituen dokumentua.

Psikoaholkularitza, gazteentzako aholkularitza psikologikoa

Konfidentziala eta doakoa 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, orientazioa eta laguntza aurkitzeko lekua.
 

Gurasoentzako eta hezitzaileentzako aholkularitza psikologikoa

Orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua helduentzat, psikoasexorian artatzen ari den gazte baten erreferenteak badira.

Adizioak: baliabideak Gasteizen gida

Informazioa adikzioei buruz eta aholkularitza-, prebentzio-, tratamendu- eta gizarteratze-baliabideei buruz.

Jarduera fisikoa eta osasuna

Ekipamendu, instalazio eta planei buruz informazioa eta jarduera fisikoak osasunean dituen onurei buruzko gomendioak.

Zeuk esan

Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeentzako laguntza-gunea.

Apustuekiko eta ausazko jokoekiko mendekotasuna: jokoaren erabilera eta abusua

Jokoarekiko mendekotasunaren aurkako sentsibilizazio-ekintzei eta hainbat laguntza- baliabideri buruzko informazioa.

024. Jokabide suizida artatzeko telefonoa

Pentsamenduak, ideiak edo jokabide suizidak izateko arriskua duten pertsonei eta haien senideei eta hurbilekoei laguntzeko telefono-linea.

Hautsi ditzagun buruko gaixotasunari buruzko mitoak

Gaixotasun mentala duten pertsonen eta senideen elkarteen Euskadiko Federazioaren triptikoa.

Krisian dagoen pertsonaren ingururako osasun mentaleko gida

Psikikoki sufritzen duen subjektuaren ingurune hurbiletik egin daitezkeen jarduketetarako gomendioak.

Gazteei zuzendutako informazio-pilulak

hainbat egoeratan informatzeko eta laguntzeko.

Bi munduren artean

Adikzioen prebentzioari buruzko komikia, Espainiako Osasun Mentalak argitaratuta.

Next level

Bideojokoekiko adikzioari buruzko komikia, Espainiako Osasun.

Euskadin suizidioa prebenitzeko estrategia

Hezkuntza-eremuan jokabide suizida prebenitzeko, esku hartzeko eta geroratzeko estrategia

Jokabide suizidari buruzko oinarrizko informazioa eta ikastetxeentzako orientabideak biltzen dituen gida.

Osasun mentala Osakidetza

Gaixotasun mentalei, sintomei eta tratamenduei buruzko informazioa.

Osasun Sailaren Osasun Mentaleko Estrategia
(2023-2028)

Euskadin buru-nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien arreta hobetzeko printzipioak, helburuak eta ekintza-ildoak jasotzen dituen dokumentua.

Kontaktua

Jarri harremanetan Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuarekin

San Martin bulego teknikoak, Teodoro Dublang pintorea kalea 25, 1. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz

Haurtzaroan eta nerabezaroan osasun mentala bultzatzeko ohitura onak sustatzeko kanpaina.
 
Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunea – Haurtzaroa, nerabezaroa eta familia
logotipo-vitoria-gasteiz-green
logotipo-CAI
logotipos-ayuntamiento
logotipo-plina